Itxi

Informatika

"Lainoan informazio gordetzeak ere kutsadura sortzen du, energia asko xahutzen baita"

Maria Agirre | EITB Media

Olatz Arregi eta Ana Zelaia EHUko Informatika Saileko irakasleak dira. 65 korreo elektroniko bidaltzeak, autoz kilometro bat gidatzea adina kutsatzen duela eta, horren kontzientzia hartu beharko genukeela iritzi diote. Munduan, 300 mila milioi email bidaltzen dira egunero.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Informazioa gordetzeko zein kalkulu matematikoak egiteko, datu-zentro handiek energia asko behar izaten dute; izan ere, ordenagailu handiek sortzen duten beroa kanpora atera behar da. Datu-zentro erraldoi horietan gordetzen da, guk "lainoan" daudela esaten dugun informazio digital guztia. Jabetzen ote gara horretaz? Adibide bat eman dute EHUko Olatz Arregi eta Ana Zelaia irakasleek: 65 korreo elektroniko bidaltzeak, autoz kilometro bat gidatzea adina kutsatzen du.

IKTeek aurrerapen handiak ekarri badituzte ere, Olatz Arregi eta Ana Zelaia irakasleek uste dute, ikerketa gehiago egin beharko litzatekeela; esaterako, datu-zentro handietan sortzen den energia berrerabili, eta zentro horiek energia berriztagarria erabiltzera behartu.

Audioak (1)