Kargatzen...
Itxi

Osasun mentala

Iñigo Antsorregi: "Umoreak bizitza salbatu zidan, eta depresioa gainditu nuen"

Maria Agirre | EITb Media

Depresioaren zulo beltzean egotea zer den ezagutu du Iñigo Antsorregik, baina, laguntza eskatu eta aurre egin dio. Harago, liburua ere idatzi du bizi izandakoaz. 'Nire miñaren etxean' izenburua du liburuak. Gainera, 'Korapiloak' Podcasta gidatzen du EITBn.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Osasun mentalaz lehen pertsonan hitz egin du Iñigo Antsorregi Dierezek. Depresioa sufritu zuen, eta bere buruaz beste egitea ere pasa zitzaion burutik. Itxaropenaren telefonora deitu, eta ti-ta batean pertsona batek burutik kendu zion asmo hori. Antsorregik kontatu duenez, kontraesanez beteta bizi izan zuen depresioa; bizirik jarraitu nahi zuen, baina, era berean, hil nahi zuen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)