Kargatzen...
Itxi

Sabel Travel

Marina Paglialunga: "Euskal Herriak oso ondo hartu nau, oso ondo bizi naiz, baina argentinarra naiz"

Arantxa Arza | EITb Media

Enpanadak eta irasagarrez eta intxaurrez eginiko gozoa hartuta etorri da Amaraunera Marina, Argentinako berri ematera. 30 urte daramatza Euskal Herrian, euskaraz eta euskararekin lanean beti.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Argentinara urtero joaten dela aitortu digu, ama han bizi denez. Era berean, joaten denero eta alde egiten duenero negarrez hasten dela. Izan ere, Argentinako gizartea triste somatzen du joaten denero. Triste, egoera sozialagatik eta horrek jendearengan sortu duen egoeragatik. Euskal Herrian ditugun prezioen antzekoak dituztela baina soldatak oso baxuak, hori aipatu digu Marina Paglialungak, eta hala, bere haurtzaroan astero egiten zituzten parrilladak egitea gaur egun ezinezkoa dela argentinarrentzat, okela erostea luxuzko bihurtu zaielako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)