iparraldea
"2024ko Baionako bestak atzeratu edo aurreratu egin beharko dira, Parisen Joko Olinpikoak jokatuko baitira"
eitb media
Mikel Amilibia Baionako Hor Konpon peñako kidea da. 2024an Baionako bestak atzeratu edo aurreratu egin beharko direla eta, oraindik erabakirik ez dela hartu esan du baionarrak. Uztailaren amaieran ospatzen dira Baionako jaiak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Baionako festak ez dira ohiko datan ospatuko 2024an. Izan ere, Parisko Joko Olinpikoekin bat egingo dute jaiek eta Polizia guztiak Parisen izan nahi dituzte.
Gerald Darmanin, Frantziako Barne ministroak esan duenez, kirol eta kultura ekitaldi handi batzuk beste egun batean egin beharko dira, Frantziar Estatuaren segurtasun indarrak Parisen egon beharko baitira 2024ko Joko Olinpikoetan, uztailaren 26tik abuztuaren 11ra.
1.200.000 lagun inguru gerturatu ohi dira Baionako Festetara eta azpiegitura handia behar izaten da. Aurten, uztailaren 24tik 28ra luzatuko dira. 2024an, aurreratu edo atzeratu egin beharko dituzte jaiak baina oraindik ez dute erabakirik hartu.