ESPAZIORA EUSKAL HERRITIK
"Espazioarekin zerikusia duten Euskal Herriko enpresak sektore horretako Champions Leaguean daude"
Ainhara Zuazabeitia | EITB Media
Espainiako Espazio Agentziaren egoitza izateko hautagai izango da Euskadi.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aurreikuspenen arabera, datorren urtean hasiko da bere jarduera, programa espazialetarako 500 milioi euroko hasierako aurrekontuarekin. Jaurlaritzak dio hemen baditugula industria espazial garrantzitsu bat eta ekosistema zientifiko teknologiko bat, Agentzia berriaren egoitza hartu ahal izateko.
Baina zer egingo du Espainiako Espazio Agentziak? Zein izango da bere lana? Norako egingo ditu proiektuak? Zenbat lanpostu sortuko lituzke?
Zaloa Campillo Euskadiko Ingeniari Elkargoko Gerenteak eman dizkigu azalpenak. Eta AVS enpresako Arkaitz Larman Espazio Proiektuetako Zuzendari Teknikoarekin ere hitz egin dugu. Enpresa honek Europako Espazio Agentziarentzat eta NASArentzat egin dituen lanen berri eman digu eta une honetan eraikitzen ari diren LUR 1 sateliteari buruzko xehetasunak ere azaldu dizkigu.