Itxi

Jendaurreko tertulia

"Txakur ezezagunei ez begiratu, ez ukitu eta ez hitz egin"

Gorka Otaegi | EITB Media

Txakurrak eta bestelako maskotak hizpide izan ditugu Leire Gotxi kale-kantariarekin, Erlantz Astorkiza optikoarekin eta Xabier Arrese txakur-hezitzailearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Londresen Euskal Herrian baino txakur gutxiago dagoela kontatu digu Leire Gotxi kale-kantariak, eta txakur-jabe britainiarrak askoz txukunagoak direla Euskal Herrikoak baino: "Londresen ez da espaloietan txakur-kakarik ikusten"; Erlantz Astorkizak, berriz, lasai asko uzten die txakurrei Otxarkoagako bere optikara sartzen: "Txakurra lasaia bada eta jabea arduratsua, arazorik ez".

Jendaurreko tertuliaren amaieran, Xabier Arrese txakur hezitzaileak aholkuak eman dizkigu txakurrekin elkarbizitza hobea izateko: "Txakur ezezagunei ez begiratu, ez ukitu eta ez hitz egin".

Audioak (1)