Lasterketaren bezpera
Familia bereko bost kide Behobia-Donostian korrika
Gorka Otaegi | EITB Media
Tolosako familia bateko gurasoek hiru semerekin batera parte hartuko dute Euskal Herriko lasterketarik jendetsuenean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Maika Irastorza tolosarra urtero joaten zen Behobia-Donostia lasterketako helmugara bere senar Aitor Odriozolaren iritsiera ikustera. Hiru semeak hartuta, euri ala eguzki egin, hutsik egin gabe egiten zion txalo probaren amaieran. Dena den, duela hamabi urte, iruditu zitzaion bazela garaia hesiaren beste aldera jauzi egiteko. "Proban parte hartzea erabaki nuen. Nik ere sentitu nahi nuen Aitorrek ordura arte bizi izandakoa". Esan eta egin.
Geroztik, bikoteak urtero egin du Behobia eta Donostia arteko bidea korrika, azken aldietan, gainera, semeen laguntzaz. Gazteenak lehen aldiz parte hartuko du aurten, Unaxek eta bere anaia bikiak dortsal gorriarekin egingo dute korri, eta zaharrenak logistika lanak egingo dizkie furgoneta hartuta.