Kargatzen...
Itxi

Intsektuak elikaduran

Intsektuekin egindako jakiak saltzen hasi da Gasteizko Tithonus enpresa

Arantxa Arza | EITB Media

Kilker irinez egindako barra energetikoak egiten dituzte Gasteizko Uzelai anaiek Tithonus enpresan. Hiru zaporetakoak dira: txokolate-banilla, karamelua eta piku-arbendola. 2 euro inguruko prezioan saltzen dituzte eta harrera ona izan dute momentuz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Intsektuak elikadurarako erabiltzea ez da etorkizuneko kontua, jadanik badira enpresak intsektuak erabiliz elikagaiak ekoizten dituztenak. Gasteizen, Tithonus enpresa maiatzetik ari da kilker irinez egindako barra energitikoak saltzen.

Hiru anaien artean daramaten enpresa honetarako ideia Miguelek izan zuen, anairik zaharrenak. Gero Javierrek gradu amaierako lana egin behar zuela eta ideia garatu zuen kilker irinez egindako cookie-ak ekoitziz. Eta hortik gaur egun, barra energetikoak saltzen dituzte.

Internetez, 12 barra 22€ eta bestelako dendetara ere ari dira zabaltzen. Behobia-Donostia maratoi erdian izan dira korrikalariak barra hauez elikatu direnak. Halaxe adierazi digu Javier Uzelaik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)