Kargatzen...
Itxi

Makilajea

Makilajerik onena, antzematen ez den hura

Arantxa Arza | EITb Media

Hori lortzeko aholkuak eman dizkigu Miren Eskisabelek. 32 urtez makilaia lanetan ari da. Emaztegai eta senargaiak bai, baina pelikula, dokumental, publizitateko argazkietarako modeloak ere bai. Era askotako bezeroak ditu donostiar honek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azala zaintzea da lehen-lehenik egin beharrekoa. Gero, "korrektorearekin" mantxa eta urratu txikiak estali, eta ondoren dator oinarrizko makilajea. Horretan, gakoa kolore egokia hautatzean dagoela nabarmendu du Miren Eskisabelek.

Begietan, bekain eta betileak aipatu dizkigu eta nabarmendu nahi dena koloreztatzea komeni dela gehitu du, ezkutatu nahi dena berriz argi-argi utzi. Koloreteak , ezpainak... denak errepasatu ditugu Miren Eskisabel makilatzailearekin eta bukaeran azken aholkua: ez sekula oheratu makilaia ondo garbitu gabe.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)