Gabonak
Mari Domingik baserriko ateak ireki ditu Errenterian
Maria Agirre | EITB Media
Abenduaren 18ra arte, Errenteriako Añabitarte baserrian izango da Mari Domingi. Haurrek aurrez aurre ikusi ahal izango dute, nahiz eta Gabonetako opariak prestatzen oso lanpetuta dabilen.
Mari Domingik Errenteriako Añabitarte baserriko ateak zabaldu ditu. Leire Agirrezabala Orereta ikastolako komunikazio arduradunak Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan kontatu duenez, maridomingi.eus helbidean egin daiteke izen-ematea.
8 euroren truke, Mari Domingiren baserria bisitatu, eta harekin hitz egin dezakete haurrek.
Errenteriako Zamalbide auzoan dago Añabitarte baserria eta abenduaren 18ra arte egongoda irekita.