Kargatzen...
Itxi

Qatar

Maialen Aldabaldetreku: "Qatarren indarguneak munduari erakusteko baliatu nahi dute futbol txapelketa"

Maria Agirre | EITB Media

Maialen Aldabaldetreku zarauztarrak arkitektura ikasi zuen, eta gaur egun Qatarren ari da lanean. Esan duenez, futbol txapelketaren atarian turista gutxi dabil, dena oso garesti baitago. 2016ko abenduan iritsi zen Qatarrera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maialen Aldabaldetreku arkitektoa Qatarren ari da lanean. Berak ez du eskubide urraketarik pairatu, hori bai, goi mailako lanpostu batek ematen dion estatus eta eskubideetatik ari dela garbi utzi du. Gaur egun, Emirraren familiaren jauregian ari dira lanean. Lan bat bukatzen dutenean baina, ohikoena lan gabe geratzea dela azpimarratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)