Teknologia eta osasuna
"Medikuntzak irudiekin ere lan egiten duenez, irudi horiek xehetasunez ikusten lagun dezakete ingeniariek"
Maria Agirre | EITb Media
EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen taldeko ikerlaria da Naiara Aginako Bengoa. Onkologo eta erradiologoekin eskuz esku lanean ari da, SBRT irradiazio teknika jaso duten gaixoen osasun egoera zein den zehatz jakiteko. TAC bidezko irudietan ikusteko zailak diren zehaztasunak atzematea da helburua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Biriketako minbizia diagnostikatu eta ebakuntzarik egin ezin zaien gaixoek, SBRT irradiazio teknika jasotzen dute. Irradiazio teknika horrek baina, zelula osasuntsuak ere kaltetu ohi ditu. Era horretan, erradiologoei zaila egiten zaie tumorea eta orbana bereiztea. Irudi prozesamendu bidez, irudi hori ondo atzematen lagun dezakete ingeniariek. Naiara Aginako Bengoa eta haren lan taldea, horren inguruan ikertzen ari dira.