Kargatzen...
Itxi

Transplanteetarako organoak

Zer egin behar dut organo emaile izateko? Karneta behar al dut? Familiari esatearekin nahikoa al da?

EITB Media

Kristina Oriak, Donostia Ospitaleko mediku eta transplanteen koordinatzaileak, erantzun dizkigu galdera horiek guztiak. Berak aitortu digu, euren lanak duen alderik zailena familiarekin hitz egiteko unea dela, baina hunkigarriena ere bai.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Beharrik handieneko organoak bihotza, gibela eta birikak dira. Horiek, behin gaixotutakoan ordezkatzea besterik ez delako geratzen.

Giltzurrunak familiartekoek ere eman ditzakete, bizirik direla ere. Baina horiez gain tendoiak, hezurrak, korneak ere asko behar izaten dira. Kristina Oria medikuak esan digunez, Donostia Ospitalean egunero egiten dituzte hezurrak edota tendoiak behar diren ebakuntzak.

Azkar ibiltzea ezinbestekoa organoak erauzi eta transplantatzeko moduan izateko, oxigenorik gabeko organoak asko sufritzen dutelako.

Oria doktoreak adierazi digunez, organo emaile bat dutenean ehun laguneko profesional taldea mugitzen da prozesu osoa ondo burutzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)