Kargatzen...
Itxi

HAURREK IRAKURTZEKO PROIEKTUA

Etxeko txikienen irakurzaletasuna sustatzeko altxorra hilero

Maitane Subijana | EITB Media

Zarauzko Garoa liburu-dendak 2-7 urte bitarteko haurrengan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko “Paperezkoak, altxor bat hilero” izeneko proiektua jarri du martxan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Liburuez harago gurasoekin lantzeko irakurketa-gida, eskulanak, liburuaren hariari tira eginez sortutako podcasta eta opari moduko bat ere bidaltzen diete harpidedunei osagai guztiak pizza kaxa baten barrenean. Ibai Arrillaga liburu-dendako langileak azaldu dizkigu proiektuaren nondik-norakoak, gaineratuz biharko irakurleak bermatzeko liburu-dendek ere badutela zeregina.

Nerea Loiola idazle eta familia harpideduneko kideak adierazi du euren etxean une intimoa eta haurrengan ilusioa ere sortzen duela proiektu honek. Pantailek liburuei aurre hartu dieten honetan, liburuari etxean eman beharreko presentzia nabarmendu du, pantailen erabilera mugatzeak txikienen irudimenean eta barne munduan eragiten duena azpimarratuz. Halaber, irakurzaletasuna sustatzeko etxean gurasoek irakurtzearen garrantziaz ohartarazi du, finean, haurrek ikusten dutena egiten dutelako: "Ikusten badute liburuek presentzia dutela helduen bizitzan, umeek ere garrantzia emango diete".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)