Altzariak zaharberritzen
Aitonaren kaiola, kandela handia jartzeko, patatak gordetzeko baserriko armairua altzari polit bihurtzeko...
Arantxa Arza | EITb Media
Irungo Kolore Ganbara Zaharberritze tailerrean plaza guztiak bete dira aurten. Geroz eta jende gehiagok zaharberritu nahi ditu altzariak. Ane Bueno irakasleak hartu gaitu, eta esan, zaharberritzeko oinarrizko materialak lijak, brotxak, eta margoa direla. Hori bai, kalitate onekoak izan daitezela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Altzariak zaharberritzeko garaian komeni da neurtzea merezi duen ala ez: materiala kalitate onekoa den ala ez begiratu behar da eta zaharberritzeko aukerarik ematen duen ala ez, material horrek. Gainerantzean edozer zaharberritu liteke, eta oso itxuraldaketa politak aurkitu ditugu Irungo Kolore Ganbara tailer eta dendan. Inportantea da lehendik duen pintura edo barniza kentzea, lija takoak erabiliz eta ondoren margotu. Horrela bakarrik geratuko zaizkigu ondo, zaborretara botata zegoen ohe burua, etxeko terrazan haize eta euriak zaharkitu duen aulkia, edota beltz-beltza zen eta orain argitu nahi dugun altzaria.