Itxi

Azerbaijan ezagutuz

Azerbaijango sukaldaritzan erabiltzen ditugun espezieak topatzea asko kostatzen zait Euskal Herrian

Jogurt naturala eta ziazerbaz egindako zopa sendoa alde batetik, eta ziazerba eta oilasko bularrez betetako enpanadak bestetik. Hori ekarri digu Tarana Karimek Sabel Traveleko gure saiora.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oso gazterik irten zen Azerbaijango hiriburutik, Bakútik. Gaur egun Tolosaldean, Hernialden bizi da eta atzerritik etorritako emkaumeei laguntzen dihardu aktiboki. Izan ere, "Gu ez gara eskatu zai egoten laguntza emateko. Eta hemen ez baduzu eskatzen, ez dizute laguntzen" esan digu Taranak. Eurak kulturalki irekiak dira eta ez diote inori galdetzen laguntzarik behar duten, eman egiten dute. Horrela ari da hezten seme-alabak eta konturatzen dira hemengoei gehiago kostatzen zaiela jarrera hori edukitzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)