Esklerosi anizkoitza
"Lankideei eta ikasleei esklerosia dudala azaldu diet, eta asko ari zaizkit laguntzen"
Maria Agirre | Eitb media
Eider Goenagari esklerosi anizkoitza primarioki progresiboa diagnostikatu diote. 2021ean hasi zen sintomekin. Orain, tratamenduan dago, eta lanera itzuli da. Lazkaoko San Benito ikastolan, biologiako eskolak ematen ditu. Ikasleekin ere hitz egin du gaixotasunaren inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Esklerosia, momentuz jatorria ezezaguna duen gaixotasuna da. Dakitena da nerbio sistemari eragiten diola. Euskadin, 2.600 laguni baino gehiagori eragiten die. Horietako bat da Eider Goenaga; esklerosi anizkoitza primarioki progresiboa diagnostikatu diote. EITBren aurtengo maratoian biltzen den dirua, gaixotasun horren ikerketara bideratuko da. Eider Goenagaren arabera, ezinbestekoa da gaixotasunari ikusgarritasuna ematea.