DOKUMENTALA
Julen Zubiete: "Desagertzen ari den bizimodu bat islatu nahi izan dut"
Eriz Zapirain | EiTb Media
Bilboko Mendi Film jaialdiaren baitan, 'Agur Artzai" dokumentala aurkeztuko du Julen Zubiete zinegileak abenduaren 14an. 27 minutuko lanean, Jose Ereño Gorbeiako artzainaren hausnarketak bildu ditu zuzendari orozkoarrak, baita bere bizipen pertsonalak ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bilboko Mendi Film zinemaldiak 15. edizioa du aurtengoa, atzo hasi zen Bilboko Euskaldunan eta abenduaren 18ra arte mendiari lotutako pelikula andana ikusi ahal izango da bertan. BBK aretoan eta Golem aretoan izango dira emanaldiak 10 egunotan. Tartean izango da Julen Zubieteren Agur Artzai dokumentala.
Julen Zubietek "Amarauna"n azaldu du zergatik hautatu duen istorio hau. Dokumentalari musika jarri dion Paula Olazek ere kontatu du nola sortu duen soinu banda.