Idazten ikasteko
Tere Irastorza: Idazten ikasteko,lehenik, barruan duten hori dena husten ikasi behar dute ikasleek
Arantxa Arza | EITb Media
Bergarako Idazle eskolaren sortzaileak 20 urte daramatza idazten ikasi nahi dutenei eskolak ematen. Ikaslerik gehienak aurrez idatzitakoak izaten direla aitortu digu Tere Irastorzak eta beharrezkoa dela ezer sortzeko lehenik hustea. Idatzi ez ezik, zuzendu ere egiten dute ikasleek elkarren lana.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
16 ikaslek dihardute gaur egun Bergarako Idazle eskolan, bi kurtsotan banatuta. Lehendabiziko kurtsokoak, bigarrenekoek zaindu egiten dituztela esan digu irakasleak. Giro onean, eta lehiarik sortzeko batere asmorik gabe, poesia, antzerkia, saiakera... genero desberdinak lantzen dituzte Unedeko eskola honetan. Tere Irastorzarekin batera, Itziar Gomez eta Pako Aristi dira irakasle finko moduan ari direnak, eta horrez gain, Aizpea Goenaga, Uxue Alberdi eta beste hainbat pasatzen dira euren esperientzia kontatzera eta klaseak ematera.