Belauntzako kanpandorrea
Jose Fermin Garmendia, meza aurretik, festetan eta hiletetan eskuz ezkilak dantzan jartzen dituen gizona
Arantxa Arza | EITb Media
Belauntzako kanpandorrea zaintzeaz arduratzen da. Hiru ezkil handi dira bertan, eta elizako erlojua gidatzen duen makinaria ere bai. Dena zaintzen du Jose Fermin Garmendia belauntzarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hileta denean, festak direnean eta sua denean, desberdin "hitz egiten" dute kanpaiek. Haiei ahotsa ateratzen daramatza urteak eta urteak Jose Fermin Garemendiak. Gurasoetatik jasotako langintza du eta nahiko luke beste norbaiti erakutsi, jarraipena izan dezan, baina momentuz ez du inor segida hartuko dionik.