Teknologia
"Inteligentzia artifiziala asko garatuko da, eta gugatik erabakiak hartzen hasiko da"
Maria Agirre | EITb Media
DIGILAB izeneko laborategia zabaldu du Ikerlanek Arrasaten. Besteak beste, robotika, inteligentzia artifiziala eta konputasio kuantikoaren alorrean ari dira lanean. Era horretan, inteligentzia artifiziala gugatik erabakiak hartzen hasiko dela esan du Ion Etxeberria, Ikerlaneko zuzendari nagusiak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
DIGILAB Ikerlaneko teknologia digitalen laborategian zer ari dira ikertzen? Ion Etxeberria IKERLANeko zuzendari nagusiaren arabera, garapen handia dator inteligentzia artifizialean. Hori dela eta, Unai Viscarret, pertsonen zuzendaria, alor horretan formakuntza handia duten pertsonen beharraz aritu da.
Maider Zamalloa, berriz, Software fidagarria taldeko arduraduna da, eta, Aizea Lojo Datuen analitika eta adimen artifizialeko talde arduraduna.