Kargatzen...
Itxi

Eskoziatik Euskal Herrira

Pat Cowie: "Eskozian maiatzean eta ekainean dagoen argitasuna ekarriko nuke Euskal Herrira"

Aranxta Arza | EITB Media

Eskoziako Port Gordonen jaio eta nerabe zela Londresa joan behar izan zuen aitaren lanagatik. Horrek bizimodu berria ireki zion eta Unibertsitatean euskal jaiotorriko ikaskidea ezagututa iritsi zen Pat Cowie Euskal Herrira, orain 36 urte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Porridge" ontzikada hartuta iritsi da "Amarauna" saiora Pat Cowie. Eskozian jaio, Londresen bizi, Caracasera joan eta bueltan Euskal Herrian kokatuta familia eta bizitza eraiki duen emakumea.

Eskozian egunerokoa duten gosaria dastatuz azaldu digu nola irten zuen 11 urte zituela Eskoziatik eta nola baldintzatu duen horrek bere bizi.

Euskal Herrira iritsi eta lehendabiziko lana euskara ikastea izan zuen eta gaur egun, hori du etxetik kanporako hizkuntza; etxean den-denetakin ingelesez aritzen baita.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)