Denbora Bankua denborari buruz
Beti denbora faltan bazabiltza, hona hemen zure denbora antolatzen lagunduko dizuten aholku batzuk
Arantxa Arza | EITb Media
Bilerak prestatzeko garaian, ordenadorearen aurrean jartzeko orduan, etxeko lanak egiteko moduan...badago aholku sorta bat baliagarri izan daitekeena. Ainhoa Iribar, Tapuntu kooperatibako giza baliabide eta komunikazioko kudeatzaileak eman dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gure lana eta betebeharrak ongi antolatzea ezinbestekoa da denbora ondo kudeatzeko baina abiapuntua beti beste hau izanik: ez garela makinak, gizatiarrak garela eta beraz, denbora kudeatu liteke baina den-dena lotuta ezin da eduki. Inportantea da eginbeharrak zerrendatu eta apuntatzea, bete ahala, ezabatzen joatea, baina beti denbora tarte bat utziz, ezusteetarako. Ainhoa Iribarrek emandako jarraibideen artan badago Japonian erabili ohi duten metdologia ere.