Aurreiritziak gazteen artean
"Iparraldeko herritarrak arraroak dira guretzat"
Gorka Otaegi | EITb Media
Julen iruindar gaztearentzat iparraldeko herritarrak "ezberdinak" dira, "arraroak"; Iban baionarrarentzat, berriz, hegoaldea parranda eta aisialdirako plaza da. Lurralde ezberdinetako gazteek elkarrekiko dituzten aurreiritziak azaldu dituzte Eusko Ikaskuntzaren mugaz gaindiko programa dela eta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nola begiratzen diote elkarri Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteek? Zein aurreiritzi dituzte elkarrekiko? Zer eraiki dezakete bat eginda? Galdera horien erantzun bila dabil Eusko Ikaskuntza "Gazteak mugaz gaindi" programarekin. Ekimenean parte hartzen ari diren Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteak elkartu ditugu "Amarauna" saioan elkar nola ikusten duten konta diezaguten.