Itxi

Gerrako haurrak

Lide Laskurain, 97 urte, gerrako alaba: "Polakoak oso onak ziren, alemanak gaiztoak"

Aranxta Arza | EiTb Media

Lide Laskurain, 10 urte zituela Soraluzetik irten eta Probentzara eraman zuten bere izebarekin. Han egokitu zitzaion bigarren mundu gerra. Bost urteren etena eta gero, etxera itzuli eta ezer ere ez zeukala konturatu zen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lide Laskurainek otsailean 97 urte bete ditu… Urte hauetan guztietan pasarte asko bizi izan baditu ere, umea zen garaiko kontuak ditu gogoan, bizitza guztiz aldatu baizitzaion.

1937an bere jaioterria Soraluze atzean utzi eta Frantziara joan behar izan zuen, Probentzara. Bilboko San Anton Elizaren arkupetan egin zuten lehendabiziko gaua eta handik, Barakaldo, Castro, Santander, Bordele eta Probentzara. Han harrapatu zuen bigarren mundu gerrak ere. Probentzako garai gogorraren ondotik, itzulera ere ez zen askoz goxoagoa izan Liderentzat, bere sorterrian ezer ere gabe geratu zela konturatu  baitzen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)