Itxi

ORDU ALDAKETA

Mirari Antxustegi: "Jendearen osasunean eta ongizatean arazoak sor ditzake ordu aldaketak"

Eriz Zapirain | EITb Media

Gaur gauean ordua aldatuko da. Goizeko ordubietan hirurak izango dira. Eta ordua aldatzen dugun aldiro azaleratzen da galdera: energia aurrezteko balio al dute aldaketa hauek? EHUko irakasle Mirari Antxustegik erantzun dio galdera horri.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1916an ezarri zen lehen aldiz ordu aldaketa Europan. Alemania gerran zen eta ikatz kontsumoa murriztu nahi izan zuen ordu aldaketarekin eta orduan oso baliagarritzat jo zen. Baina gaur egun asko dira neurri hau ezbaian jartzen dutenak. Tartean da bioenergian aditu den Mirari Antxustegi EHUko irakaslea. Ordu aldaketa hauek gizakion osasunean eragina dutela ere aipatu du Antxustegik.

Martxoaren 25 honetan mundu guztian egingo den Planetaren Orduaz ere aritu gara berarekin.

Audioak (1)