Itxi

Pirritx, Porrotx, Marimotots

Aiora Zulaika, Pirritx: "Oholtzara igotzen garen bakoitzean mundua konpontzen dugu"

Aranxta Arza | EiTb Media

Gero jeitsitakoan berriz lehengora itzultzen diren arren. 35 urte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, eta hori ospatzeko festa egin dute Baionako Laugan. 29 ikuskizun eta 37 disko denbora horretan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pirritx eta Porrotxen proiektua nola hasi zen galdetuta, segituan erantzun digu Joxe Mari Agirretxek: orain dela 35 urte Lasarte-Orian, haurren % 80k A ereduan ziharduen eskolan, errealitate hori ikusita, euskarari bultzada emateko ideiarekin ekin zieten proiektuari.

Gizarteko errealitate desberdinak  hartzen dituzte euren ikuskizunen ardatz: gaixotasunak, familia eredu desberdinak, hizkuntzarekiko zailtasunak, arraza desberdinak… horiekin osatu dute euren unibertsoa eta horiek lantzen dihardute 35 urteotan.  Gaur egun euren ikusle izan ziren haurrak guraso bihurturik inguratzen zaizkiela aitortu digute.

Bideoak (1)

Audioak (1)