Jendaurrean hitz egiteaz
Jendaurrean hitz egiteko garaian emakumezkook barregarri geratzeko beldur handiagoa dugu gizonezkoek baino
Halaxe adierazi digu Aitziber Campionek. Jendaurrean hitzaldiak emateko, jendea ahalduntzeko ikastaroak eskaintzen ditu.Bereziki emakumezkoekin aritzen da. Berari “jendaurrean hitz egiteko ez dut balio” esaldiak ez dio balio.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Denok dugu indarguneren bat eta hura landuz eta garatuz lortu liteke jendaurrean egoki hitz egitea. Ez da beharrezkoa, inola ere, publikoaren gainetik jartzea, orojakile plantan. Hobe da entzuleekin bat egin, enpatizatu eta zerbait ez badakigu, lotsarik gabe onartzea. Umiltasunez.