JENDAURREKO TERTULIA
Hiltzen zarenean, nolakoa nahiko zenuke izatea eskainiko dizuten agurra?
Zeinek erabakitzen du nolakoa izan behar duen zuri eskainiko dizuten despedidak? Tristea izan behar du agurrak? Ala alaia? Batzuk dolua berehala pasako dute. Beste batzuri kosta egingo zaie. Gai hauen inguruan hausnartu dute Julen Altzelaik eta Miren Borgeaisek Jendaurreko Tertulian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Fermin Kaminos izeneko 26 urteko berastegiar gazte bat Aspe mendian hil zen 2022ko urtarrilean eta haren lagunek ez zuten hark utzitako arrastoa ahanzturan galtzen utzi nahi izan. Bere lagun min Urki Galarragak kontatu digu nolakoa izan zen eskaini zioten agur berezia.
Zornotzar baten istorioa ere jaso dugu. Duela bost urte hil zen Vicente Goitia zornotzarra. Edo Bixen, hala deitzen baitzuten denek. Bixen-ek gutun bat utzi zuen idatzita hil aurretik. Bere lagun min Roberto Zabalak kontatu digu gutuna irrakurri ondoren nola agurtu zuten.
Bi testigantza hauek Julen Altzelairen eta Miren Borgeaisen hausnarketak janzteko balio izan dute.