Maliko paisaia eta gastronomia
Mam Conate: "Ez da oso une egokia Mali bisitatzera joateko, hango egoera politikoak ez du asko laguntzen"
Arantxa Arza | EITB Media
Maliko bi hiririk ezagunenak erakutsi dizkigu Mam Conatek: Bamako eta Tombuktu. Hiriburua lehena, eraikin moderno artean galtzeko moduko hiria. Kontrastean, Tombuktu. Eraikin traidzionalak, bereziki Unibertsitatea aipatu digu, baina gaur egun turismo egitea oso zaila da egoera politikoagatik.
Malikoak ditu gurasoak eta Malin jaio zen arren, Iurretara oso haur zela etorri zenez, hemengotzat dauka bere burua. Arkitekturako ikaslea, 18 urte, barazki eta okelaz egindako arroza hartuta egin digu bisita Mam Conate Tourek. Bere jatorri eta azal koloreagatik ez duela egoera zailik bizi izan nabarmendu digu, Iurretan eskolan, euskaraz bizi izan delako eta integratzeko erraztasuna izan duelako. Bere gurasoek ordea, une batzuetan egoera zailagoak bizi izan dituztela onartu du, eurak Euskal Herrira etorri zirenean, atzerritar gutxiago ere bazirelako gure artean eta ez zegoelako gaur bezain normalizatua atzerritarren presentzia eta elkar bizitza.