Kargatzen...
Itxi

Autobusak egoera kezkagarrian

"Autobus guztiei atzeman dizkiegu arazoak, batzuk larriak"

Gorka Otaegi | EITb Media

Balaztak hondatuta, gurpilak alanbreak ikusteraino gastatuta, maletategiko ateak kondenatuta... Lurraldebus zerbitzuko hiriburu arteko lineak eta Debagoienako lineak kudeatzen dituen Avanza etxeak ibilgailuak "egoera penagarrian" dituela salatu dute langile eta erabiltzaileek Amaraunan

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iratik eta Mikelek urteak daramatzate egunero Gasteizera joan-etorriak eginez Avanza konpainiak kudeatzen duen Lurraldebuseko linea kudeatuz. "Orain arte ez genuen horrelakorik ikusi. Egoera gero eta okerragoa da". Autobusen egoera nolakoa den eta bidaietan izaten dituzten gorabeherak kontatu dizkigute, Fermin Iregi Avanza-Gipuzkoako langile batzordeko kidearekin batera. Oier Martinez Violet mugikortasun adituak azalpenak eman dizkigu garraio publikoko ibilgailuen mantenimenduaz.

Audioak (1)