Aiako Landare Berezien Azoka
Aiako landare berezien azokan: Pawpaw mendiko bananak, super frutak eta mami gorriko sagarrak
Maria Agirre | EITB Media
Lurberri mintegiko Ruben Sabalzak esan digunez, zaletasun handia dago fruta- arbolekin, eta jendeak gauza bereziak landatu nahi ditu. Aurten, Pawpaw mendiko banana dago modan; banana, anana eta mango zaporea duen fruitua da.
Adin guztietako jendea izan da Aiako azokan
Internet bidez ere saltzen dituzte landareak Ruben Sabalzak esan digunez. Lurberri mintegiko aditua, Aiako landare berezien azokan izan da.