Teknologia
Dislexia dutenei lagunduko dien letra tipoa: OpenDyslexic
Arkaitz Sukuntzak azaldu duenez, OpenDyslexic letra tipo egokia da dislexia dutenentzat. Irakurketa errazten duen tipografia mota da, eta gainera, dohainik deskarga daiteke. Irakasleentzat gomendagarria da; letra batzuk gehiago desberdintzen baititu, eta letren espazioa ere zaintzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Abelardo Gonzalezek sortu zuen OpenDyslexic 2011n. Letra tipo hori erraz deskarga daiteke, eta Arkaitz Sukuntzak hori nola egiten den azaldu du. NextCloud trenan aurkitu zuen Sukuntzak. Munduko biztanlegoaren %10ak dislexia du, azken estatistiken arabera.