Hilekoaz gogoetan
Hilekoa era positiboan bizitzeko aholkuak eman eta gogoeta egin digu Uxue Urzelaik
Arantxa Arza | EITb Media
Hileko oso minberak izaten zituen berak, baina lanketa bat egin ondoren, lortu du hilekoa beste modu batera ulertzea, modu positiboan bizitzea, sistema patriarkalak ezarritako tabuak suntsitzea... eta orain irakaspen horiek partekatzen ditu tailerrak emanez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hilekoari buruz dugun ikuspegia aldatu beharra dagoela dio, ikasketaz antropologoa den ordiziar honek. Normalizatu egin beharko genuke, hilekoan galtzen dugun odola gure gorputzeko beste edozein jariakin (txistua, izerdia) bezala hartuta. Ez da zikina, ez du usain txarrik. Ez genuke onartu beharko gure amak hilekoarekin mina izaten zuela eta guk ere izan behar dugunaren sineskeria. Urzelai proiektuan landutako gaiak dira eta tailerrak eskaintzen ditu horiek lantzeko. Polita dela dio, biribielan eseritako emakumeen gogoetak entzutea eta ikustea euren hilekoarekiko harreman eta egonezina beste emakumeren antzerakoa dela jakitean, askok hartzen duten lasaitasuna.
Tailerrak eskaintzen ditu gogoeta horiek partekatuz eta era berean tailerrak eskaintzen ditu oihalezko konpresak egiteko. Instagramen, uurzelai sinadurapean topatuko duzue.