Osasun mentala
"Osasun mentalari buruz hitz egin beharra dago, horregatik atera gara kalera"
Maria Agirre | EITb Media
Safe Place ekimena egin da Tolosan hiru gazteren ekimenez. Osasun mentalaren gaia kalera atera nahi izan dute Laura de la Iglesia, Nahia Apeztegia eta Nahia Zumetak. Esperientzia pertsonaletik abiatuta erabaki dute osasun mentalaren inguruko jardunaldiak kalean antolatzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Tolosan egin da Safe Place ekimena, buru osasunaren alde. Gaia plazara atera behar dela pentsatuta, sei gune desberdin jarri dituzte Tolosan: suizidioa, antsietatea, depresioa, bipolaritatea, adikzioak, elikadura nahasmendua eta eskizofreniari buruzko guneak antolatu dituzte.