Kargatzen...
Itxi

GIPUZKOAKO ERROTEN EGUNA

'Energia berrien erabileraz, teknologiaz, antropologiaz eta ingurumenaz ikas dezakegu errotak aztertuz"

Ainhara Zuazabeitua | IETb Media

Ihurrita errotan jaio zen Alex Roteta, Oiartzungo Ugaldetxo auzoan. Errotariak ditu aurreko sei belaunaldiak, eta erroten balioa aldarrikatu nahi du lau haizetara. Horretarako, Yurrita Errota Sustatzeko Elkartea sortu zuen orain bost urte eta helburua lortzeko lanean dabil.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2015eko azaroaz geroztik Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian dago errotak, kanalak eta presak osatutako multzoa.

70eko hamarkadan, gainera, Luis Peña Gantxegi arkitekto ezagunak diseinatu zuen XVI. mendeko errotaren kanpoaldea, eraikina eraberrituz.

Audioak (1)