Kargatzen...
Itxi

Herri Urrats 2023

Peio Jorajuria: "Ahal duzuenok etorri! denon elkartasuna behar dugu!"

Arantxa Arza | EITb <Media

"Zalantza handiak izan ditugu uholde eta eguraldiagatik baina ezin dugu Herri Urrats ezeztatu. Beharrezko dugu egun hori diruaren aldetik eta euskarari indar emateko". Herri Urratsen web gunean ezarriko dute elkartasuna bideratzeko modua

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur larria pasa dute guraso, teknikari eta langile guztiek. Baina azkenean hartu dute erabakia: Herri Urratsen 40. edizioa laburrago egingo dute baina ez dute nahi txikiagoa izatea. Araba gunea moldatu dute arratsalderako dituzten kontzertuak eman ahal izateko,  Zetak eta  Su Ta Gar tartean. Bosgarren kolegioa egiteko ezinbestekoa dute Herri Urratsen laguntza, aurten edizioa murrizturik, Herri Urratsen web gunean ezarriko dute elkartasuna bideratzeko modua. 

Audioak (1)