Andoain
Jatorri desberdineko andoaindarrak elkartuta mahaiaren bueltan elkar ezagutzeko asmoz
Maria Agirre | EITb Media
Jatorri eta adin desberdineko andoaindarrek elkar ezagutu dezaten afari meriendak antolatu dituzte herrian, Elkarrekin kooperatibaren eskutik. Integrazioa eta aniztasuna bultzatu nahi dituzte. "Su artean, gure artean" izena du ekimenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Su artean, gure artean ekimenaren baitan afari-merienda antolatu dute Andoaingo Kotoi elkartean. Jatorri desberdineko andoaindarrak elkartu dira bertan. Jone Soto Esnaola koordinatzaileak helburuen berri eman du.