Kargatzen...
Itxi

Txomin Perurena gogoan

Txomin Perurena, mito eta frustrazio, biak batera, Egañarentzat

Aranxta Arza | EITb Media

6 urterekin, Txomin Perurenaren sinadura nahi zuen eta osaba Jexuxek agindu zion izango zuela, baina ez zen iritsi. Hor gertatu zitzaion lehen aldiz, Egañari, bizitzan zerbait espero eta ez zela iristen sentitzea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hemen kontatuko dizu Andoni Egañak, nola ikasi zuen irakurtzen. Nola dagoen bihurgune bat Villabonatik Zarautzera, Andrazarretatik barrena datorren errepidean badela bihurgune bat Txomin Perurena izenekoa. Eta hemen kontatuko dizu Andoni Egañak zenbateko frustrazioa sentitu zuen txirrindulari mitikoa Zarautzera iritsi ezinik geratu zeneko hartan.

 

Audioak (1)