Telefono mugikorrak
"Telefono mugikorrak ez dira jostailuak, gaztetxoen esku jartzen diren tresna potenteak dira"
Maria Agirre | EITb Media
Miren Ros Bidelagun elkarteko hezitzaileak uste du garrantzitsua dela helduek ere hausnarketa egitea. Erraza da gaztetxoari mugikorra ez erabiltzeko eskatzea, baina horrek eragin gutxi izango du helduek noiznahi erabiltzen badute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Miren Ros Bidelagun elkarteko hezitzailea da. Uste duenez, gaztetxoek ez dituzte derrigorrez telefono mugikorrak behar, eta ez dute heldutasun nahikoa horrelako tresna baten jabe izateko. Mugikorrek gaztetxoengan eragin dezaketen mendekotasuna izan du hizpide.