Itxi

Euskal Curriculumaz

Euskal Curriculumaz gogoeta egingo du Eusko Ikaskuntzak, hura sortu eta 20 urtera

Arantxa Arza | EITb Media

Hezkuntza komunitateak eskaera eta erronka berria dituenez, ezinbestekoa da orain 20 urte sortutako Euskal Curriculuma aztertu eta gogoeta egitea, beti ere euskararen eta euskal kulturari toki zentrala emanez. Nora Salbotx eta Hur Gorostiagak halaxe aurreratu digute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eusko Ikaskuntzak Uztailaren 19an ikastaroa egingo du gai hori lantzeko Baionan. Orain 20 urte sortu zuten Euskal Curriculuma hezkuntza komunitateak tresna bat izan zezan. Madril edo Paristik zetozen ereduak baino aurreratuagoa izan zen bere garaian Euskal Curriculuma, ikuspegi pedagogikotik  begirada aurrerakoia zuen, ikuspegi konpetentzial batetik garatua, eta Madrildik zetorrena baino lehenago iritsi zen gainera eskola komunitatera. 

Nora Salbotx, Amaiur Eskolako zuzendari eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Proiektuko zuzendariak esn digunez, garai hura, hala ere beste bat zen, eta gaur egun Curriculum horrek jendarte parekide eta feminista batengana egokitu behar du, Zaintzaren etika kontutan izan eta Adimen Artifiziala bezalako gaietan ikuspegi kritikoa izan. Errebisio bat behar du, Hur Gorostiagak esanda bezala, "Euskara eta euskal kulturari toki zentrala" emanez.

Horixe landuko dute Eusko Ikaskuntzak Uztailaren 19an Baionan egingo duten mugaz gaindiko Udako  ikastaroetan. "Hezkuntza etorkizuneko jendartea kohesionatzeko tresna: Euskal Curriculumaren ber-irudikatzea".

Audioak (1)