Suizidioa
Iratxe Etxenike: "Aitaren suizidioaren ondoren ez naiz pertsona bera, baina aurrera egin dut"
Maria AGirre | EITb Media
Biziraun elkartean parte hartzen du Iratxe Etxenikek, suizidio bidez familiartekoren bat galdu dutenen elkartean. Aita hil eta hiru hilabetera sartu zen elkartean, eta asko lagundu diola uste du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Psikologia ikasi du Iratxe Etxenikek, eta aitortu du aitari laguntzeko hasi zela hori ikasten. Kolpe handia izan zen aitaren heriotza, baina aurrera egitea lortu du. Suizidioaren azpian sufrimendu handia dagoela esan du Iratxek.