Txirrindularitza
"Euskal txirrindularitzaren urrezko garaia joan da, baina aurrerago ere egongo dira puntako txirrindulariak"
Maria Agirre | EITb Media
Zailtasun handiak dituzte txirrindulari klubek, eta gutxiago dira txirrindulari aritu nahi duten gaztetxoak. Horrek profesionaletan eragina du. Aurtengo tourrean zazpi euskal txirrindulari arituko dira, garai batean baino dezente gutxiago.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Luken Carbayeda Iruki Donostialdea txirrindulari taldeko arduradunetariko bat da. Euskal txirrindularitzaren harrobia nola dagoen izan du hizpide. Bere esanetan egiturazko arazoak daude, eta horiek konpontzeko ahalegina egin beharko litzateke. Zailtasun handiak dituzte txirrindulari klubek, eta gutxiago dira txirrindulari aritu nahi duten gaztetxoak. Horrek profesionaletan eragina du. Aurtengo tourrean zazpi euskal txirrindulari arituko dira, garai batean baino dezente gutxiago.