Mendi lasterketen goraldia
O. Azkorbebeitia:"Uste dut mendi lasterketetan parte hartu behar hori gehiegizkoa dela. Gainezka egin du"
Mendi lasterketen "boom" honekin ez nator bat. Mendiari errespetua galtzen ari zaiola iruditzen zait. Bereziki atletismoko jende askok salto egin duelako mendi lasterketetara eta horiek mendi lasterketak atletismoko serie batzuk bezala hartzen dituzte, "mendiari errespetua galduta dabiltza".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Abadinoko korrikalaria erlojurik gabe joaten da entrenamentuetara. Albaitaria ofizioz, mendizale amorratua afizioz. Zakurrak hartuta joaten da mendira korrika. Askatasun handia ematen dio horrek, tristura kentzeko, estresa denean hura botatzeko...mendia maite du eta errespetuz tratatzen du bere lasterkaldietan. Maite du txori soinuak entzutea, adibidez. Bestalde dio, lasterketei esker mendi asko ezagutu dituela, bestela ezagutuko ez zituenak. Madeirakoak adibidez, azkenaldian.