Amarauna kalean
Islandian Euskal Museo bat egingo dute
Mikel Leoz, Albaolako Itsas Ondare teknikariak kontatu digu zer den zehazki museo horretan egongo dena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Islandian Euskal Museo bat zabaltzeko ekimena egiten ari dira. 1.615ean balea harrapaketan zebiltzan 31 euskal arrantzaleen sarraskia kontatuko du, baina baita islandiar eta euskaldunen arteko mendeetako harremana ere. Islandian eginen duten museo honen berri zuzena jaso nahi izan dugulako joan gara Albaolara, bai baitakigu honera etorri dela Islandiako museo horren ardura izanen duen Zori Arin artista eta disentatzilea.
Museo horren eta gure hango historiaren berri izan asmoz gerturatu gara Pasaiako Alabaolara, Itsas Kultur Faktoriara, eta ez genekizkien kontu batzuk ezagutu ditugu. Entzun ezazue zer nolako harremana izan zen islandiarren eta euskaldunen artean.