Nerabeen burmuina ulertu nahiz
Izar Arregi: Nerabeek gurasoei ez entzutea ez da nahi ez dutelako, batzuetan, ezin dutelako gertatzen da.
Nerabeei buruz genituen hainbat pertzepzio zientifikoki frogatzen ari dira euren burmuina adimen artifizialaren bidez aztertuz, eta hori oso interesgarria da Izar Arregi psikologoaren iritziz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
13 urtetik aurrera gazteek gurasoen esana ez entzutea normala izan liteke, ezin dutelako, euren burmuinaren garapenagatik. Euren burumuina etengabeko garapenean ari da heldutasunerako bidean.
Nerabeak helduen mundura sartu behar du baina helduak baino hobea izanez, eta horretarako gurasoei kontra egin behar die, ezin du euren aliatu izan. Aldiz, alor berriak, jende berria oso erakargarri zaizkio, gazteari berria den guztia gustatzen zaiolako, berria eta bapatekoa.
Hau guztia Californiako Stanford Unibertsitateko ikerlariek argitara emandako azterketa baten haritik landu dugu. Ikerketa horren arabera, 13 urtetik gorako nerabeek gurasoen ahotsari muzin egiten diote, ez dute entzun ere egiten, aldiz, ezagutzen ez dituztenen ahotsak erakargarri egiten zaizkie.