Kargatzen...
Itxi

KRIMINALAREN BAITAN

Gaur Theodore Kazinsky, "Unabomber", ezagutu dugu

Theodore Kazinsky bere ezizenagatik egin zen ezagunago, "Unabomber". FBIk jarri zion ezizena oraindik nor zen ez zekitenean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bonbak egiten zituen eta bonbak bidaltzen zizkien unibertsitate irakasleei eta hegazkin batean ere jarri zuen lehertu ez zen bonba bat.

Masa Hiltzailea izan zen eta horren aurretik ume supergaitua, jenioa matematiketan, adimen-koefizientzia oso altukoa, eta 16 urte zituenerako Harvarden graduatua. Matematiketan doktore ere egin zen eta Californiako Berkley unibertsitate ezaguneko irakaslerik gazteena izan zen.

Anarkista zen, eta arrazoi ideologikoek bultzatu zuten horretara. Anarkistaduna manifestu bat idatzi zuen, "La sociedad industrial y su futuro" . Gizarte indrustriala gorroratzen zuen berak, eta horren kontra egin zuen... eta EEBBetako polizia, FBI eta guztiak bere bila zebiltzan arren,18 urtez lortu zuen 29 urterekin Berkleyko Unibertsitateko lanpostua utzi, gurasoekin bizitzera itzuli, eta ondoren Montanako baso batera joan zen bizitzera. Handik hasi zen bonbak bidaltzen.


Jakinmina piztu badizue eta gaur irratia piztu ez baduzue, egin klik eta entzun Amarauna saioan Devi Yerga kriminologo eta biktimologoak masa hiltzaile honi buruz kontatu diguna.

Audioak (1)