Kargatzen...
Itxi

Kriminalaren Baitan

Justizia errestauratiboa ez da barkazioa

Itziar Alduntzin | EITb Media

Devi Yerga eta Jone Valdueza kriminologoekin hitz egin dugu gaur "Kriminalaren Baitan" tartean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Devi Yerga kriminolgo biktimologoa den gure kolaboratzaieak aspalditik zuen justizia errestauratiboaz hitz egiteko gogoa, ez baita aski ezagutzen zer den bere ustez eta oso garrantzitsua deritzo uztea zertarako erabiltzen den.

Bere lankidea den Jone Valdueza kriminologo, biktimologo eta suzidiologoarekin, Bilboko Miserkordia etxean  ia bi hamarkadaz apaiz batek baino gehiagok  bertako mutikoei egindako sexu-abusuez hitz egin digu. Valduezak berak justizia errestauratiboa ezartzeko prozesuan parte hartu zuen. Kontatu digu delitu-egilea, abusu-egilea hilda dagoen kasu hauetan, justizia erresatauratiboa ezarri baino ez dagoela, ezinbestean.

Justizia errestauratbioa ez da barkazioa eskatzeko, ez da behartua, boluntarioa baizik, eta ezin da kasu guztietan aplikatu. Hori eta gehiago ikasi dugu kriminologiaren zientziaren tarte honetan, Kriminologiaren Baitan.

Audioak (1)