Bermeoko galerna, 1912
Juan Apraiz: "Egun tristea da gaurkoa Bermeon"
Arantxa Arza | EITb Media
Lehen ere izan ziren enbata gogorrak Kantauri itsasoan baina 1912ko hura sekulakoa izan zen, gaur egun izendatu behar bagenu, "ziklogenesia" izan zela esango genukeen. Hala adierazi digu Juan Apraizek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Merkantzia Untzietan lanean ibilitako bermeotar honek pasioz ikertu du 1912ko Abuztuaren 12an gertatutakoa. 143 arrantzale irentsi zituen itsasoak, gehien gehienak Bermeokoak. Ondorioz 75 emakume geratu ziren alargun eta 300 haur, umezurtz. 40 untzi harrapatu zituen enbatak eta haietatik 14 ondoratu. Itsas tragedia hura gogoratzen dute urtero Bermeon Abuztuaren 12. egunean. Gaur ere kandelak piztuta, lore eskaintza egingo dute Bermeoko portuan.