Elkarrizketa
"Negu Hurbilak" filma, Locarnoko jaildian saritua
Itzair Alduntzin | EITb Media
Epaimahaiaren aipamen berezia jaso du film euskaldunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Negu Hurbilak filmaren egileekin hitz egin dugu goizean goizik "Amarauna" saioan. Locarnoko 76. zinema jaialdean epamaiharen aipamen berezia jaso eta ospatu ostean deitu diegu.
Filmak ibilbidea abiatu eta segituan jaso du aurreneko saria, Locarnoko 76. Zinema Jaialdiko Epaimahaiaren Aipamen Berezia. Gainera, Negu Kolketiboak egindako aurreneko lana izan da. Locarnoko nazioarteko zinema jaialdiko 76. edizioko 'Cineasti dei presenti' sailean aurkeztu du taldeak bere aurreneko filma.
Nazioarteko estreinua zuten Locarnon, eta bertan jaso dute aurreneko errekonozimendua: Epaimahairen Aipamen Berezia. Egile zineman espezializatuta egoteagatik ezaguna den zinema jaialdia da Locarnokoa, nazioarteko garrantzitsuenetako bat.
Kolektiboaren hitzetan "egun hauetako esperientzia biribiltzeko modua" da epaimahaiaren aitortza: "Hemen egotea jada saria izan da, eta jaialdiak eman digun babesa sekulakoa. Gure lehen lana hemen aurkeztea sinestezina zen, eta are sinestezinagoa da orain sari honekin itzultzea etxera. Etorkizunera begira ate asko irekiko dizkigu".
Izan ere, aurrekontu txikiarekin egindako filma da Negu Hurbilak, Negu Kolektiboaren opera prima. 2011n arrazoi politikoengatik ihesean ari den emakume gazte baten egoera jasotzen du pelikulak, mugako herri batera, Zubietara, heltzen denean. Jone Laspiur da filmeko aktore profesional bakarra, eta gainontzekoak Zubietako (Nafarroa) herritarrak dira. Bi urtez aritu dira bertan filmatze prozesua egiten, eta taldekoek azpimarratu dute esperientzia horren berezitasuna: "Herriak harrapatu gintuen, eta herritarrek denbora honetan egin diguten harrera izugarria izan da". Hain justu, filmaren aurkezpen egunean euskaraz eman zizkioten herriari eskerrak, eta aitortza jasotzean ere zubietarrez oroitu dira.
Mikel Ibarguren zuzendarietako batek kontatu dizkigu film sarituaren nondik-norakoak saria jaso eta biharamunean Amaraunean.